Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Kalitatezko kudeaketa

Axular Lizeoan 1996 urteaz geroztik EFQM (European Foundation for Qualility Management) ereduaren araberako kalitate kudeaketan lanean ari gara.

  • Horren ondorioz, Euskalit erakundeak Bikaintasun eta Kalitatearekiko Konpromisoaren Agiria eman zion Ikastolari.
  • 2004. urtean Ikastolaren kalitate txostena aurkeztu genuen. Memoria Zilarrezko Q izeneko agiriaz saritu zuten Euskaliteko ebaluatzaileek.
  • 2004. urtean Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak Kalitatearen Ohorezko Aipamena eman zigun.
  • 2005ean Euskalitek antolatutako Kudeaketa Jardunbide Egokien II. Topaketan web atariari buruzko ponentzia aurkeztu genuen. Topaketa horietan 400 Klubeko enpresen artean, hau da, zilarrezko edo urrezko Qa duten enpresen artean, hamar praktika on aukeratzen dira. Ponentziak aurkeztu ondoren, gureak 2005 urteko praktika onenaren saria merezi izan zuen.
  • Era berean 2006. urteko Jardunbide Egokien III. Topaketan AGENDA 21: Gure ikastolako ingurumen kudeaketari buruzko ponentziak hirugarren postua merezi izan zuen.
  • 2007an berriro lehenengo saria lortu genuen Kudeaketa Jardunbide Egokien IV. Topaketan Software askearen erabilpena pertsonen formazio eta baliabideen kudeaketarako: eskola birtual irekia ponentziaz (albistea ikusi).
  • 2008. urtean Ikastolaren kalitate txostena aurkeztu genuen. Memoria Urrezko Q izeneko agiriaz saritu zuten Euskaliteko ebaluatzaileek.
  • 2012. urtean gure kalitate-sistema informatikoki kudeatzeko Smile plataforma martxan jarri genuen.
  • 2017. urtean hirugarrengo aldiz saria lortu genuen Euskaliten Kudeaketa Jardunbide Egokien XIV. Topaketan, kasu honetan Sargoi sare sozial hezitzaileaz gure aurkezpenak publikoaren saria jaso zuen.
  • 2020. urtean "Kudeaketa laburrean" Euskalitek antolatutako Bideo Laburren 4. Jaialdian publikoaren saria eskuratu genuen.
  • Kalitatearen kudeaketan Axular Lizeoak egin duen ibilbidearen ondorioz, 2020. urtean sistema osoaren berrikuspen sakona egin genuen, #GEROA2030 planaren barruan. Helburua dena berrantolatzea eta AKAS (Axularrreko Kudeaketa Aurreratu Sistema) martxan jartzea izan zen. Sistema honek gure barruko taldeen sareko lana ahalbideratu zuen kudeaketa, jarraipen eta ebaluaziorako tresna egokiak emanez. 
  • Euskaliten 3K programan parte hartu ondoren, 2022. urtean ikastolako Eskola Kirola sailak eta Pedro Axular KKE kirol taldeak 3k diploma lortu zuten. Era berean, kanpoko kontraste batera aurkeztu ondoren, Kudeaketa Aurreraturako Diploma eskuratu zuten kalitate-ziurtagiri gisa.
  • 2022. urtean Ikastolaren kalitate txostena aurkeztu ondoren, "Zilarrezko A saria, maila aurreratuan" eskuratu dugu.