LeGoP (Learning Good Practices in European Countries) 2014-15 eta 2015-16 ikasturteetan zehar garatu dugu. Heziketa, formazioa, gazteria eta kirola bultzatzen dituen Erasmus Plus programaren barruko proiektua da.
LeGoP inguruan hiru herrialdetako bost erakunde bildu gara:
- Axular Lizeoa eta Gureak gizarte ekimeneko kooperatiba (Euskadi)
- Bari-ko (Italia) Salvemini Lizeoa eta Elpendu gizarte ekimeneko kooperatiba
- Amsterdam-eko (Holanda) homofobiaren prebentziorako Gale elkartea
Programaren helburua hirukoitza da:
- Irakaskuntzarako tresna teknologikoen erabilpenean irakasleak trebatzeko curriculuma sortzea, behar bereziei arreta izanez. Curriculuma parte hartzen dugun erakundeotan esperimentatu da. Honez gero, interesatuei doan eskaintzen zaie.
- Homofobia eta transfobiaren prebentziorako monitoreen formaziorako e-learning ikastaroa prestatu dugu.
- Partaideon esperientzia eta jarduera onak bildu dituen tresna-multzoa (toolkit) garatu dugu.
Hori dena bost hizkuntzatan prestatu da: euskara, ingelesa, italiera, nederlandera eta gaztelania. Horretarako, hiru herrialdeotan bilerak, ikasle eta irakasleen hainbat trukaketa eta azken horien formazio-saioak antolatu dira.
Informazio gehiagorako: