Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Sexu-heziketa

DBH eta Batxilergoan LAIA-NAHIAko sexologoek gidatutako "Binakako programaren" bitartez jarraitzen dugu.

DBH 1. mailan estereotipoak, publizitatea eta hizkuntzarekin loturiko lana egiten da.

DBH 2. mailan sare sozialen arriskua (sexting, grooming,...) eta genero-indarkeriaren inguruko lanketa egiten da.

DBH 3. mailan homosexualitatea eta genero indarkeria gaiak jorratzen ditugu, batipat GEHITUko kideekin.

DBH 4. mailan Laiako teknikariekin eta Batxilergoa 1eko ikasleekin sexu-heziketa lantzen dugu.

Afektibitatea eta sexu heziketaren programa DBH 4 eta Batxilergo 1eko ikaskideek elkarkidetzan lantzen dute. Nagusienek gazteei programa klaseetan 6 ordutan azaltzen diete, beti ere LAIAko teknikarien gidaritzapean.

30 ordutako programa honen emaitzak aurkezteko DBHko gurasoen bilera orokorretan denbora bat eskaintzen zaio.

Batxilergo 1. eta 2. mailan kurtsoko 12 ordutako sexu-heziketa programa lantzen da LAHIA-NAHIAren gidaritzapean.