Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Trukaketak


Programa honek eleanitz proiektuarekin lotura estua dauka. Hainbat helburu du: atzerriko ikastetxeetara bisitak eginez ingelesa eta frantsesa praktikatu, beste bizimodu eta kulturak ezagutu eta balioestea, hizkuntz proiektuari jarraipena egin eta ikasleak motibatzea frantsesa eta ingelesa gogoz lantzeko, besteak beste. 


Bere momentuan, Erresuma Batuko Highgate School, Italiako Rosmini Institutu eta Frantziako Anne Franck eta E. Richard ikastetxeekin trukaketak egin genituen. 2006-07 ikasturtetik Don Bosco Gymnasium ikastetxe aleman eta Bretainiako Diwan Bro-Deger lizeoarekin trukaketak burutzen ari gara. 2014.15 ikasturteaz geroztik, Londres ekialdean dagoen Essex-eko Bancroft's School eskolarekin ere trukaketak programatzen ditugu. 2011-12 ikasturteaz geroztik, Thèza-ko (Rusillon) Federico García Lorca Lycée Agricole eskolarekin ingurumen gaietan oinarritutako trukaketa egiten dugu. Azken trukaketa honek Piriniotako Lan Komunitatearen saria jaso du. Azken trukaketa 2015-16 ikasturteaz geroztik Holandako Het Goese Lyceum ikastetxearekin egiten ari gara.

Horrela DBH 2n trukaketa Holandarekin da, DBH 3n Bretainiarekin, DBH 4n Erresuma Batua eta Alemaniarekin.

Batxiler 1eko ikasleek San Diego-ko (California) Rancho Bernardo ikastetxeko ikasleekin plataforma telematiko baten bidez kurtsoan zehar egiten duten lanak aipamen berezia merezi du.