Axular Ikastolen Elkartearen matrikulazio-kanpainan

Kanpainaren irudi batzuk

Aurtengo matrikulazio-kanpaina prestatzeko, Ikastolen Elkarteak Axular Lizeoan egindako argazkiak erabiliko ditu. Gure ikastolako espazioak eta gure ikasleak eredu izango dira familiek beren seme-alabak Euskal Herriko ikastoletan matrikula ditzaten.

Irudi horiek etxera laster iritsiko zaizuen aldizkarian ikusiko ikusiko dituzue. Hona hemen kanpainaren webgunea.

Ikastolen Elkarteari eskerrak eman nahi dizkiogu gurean egindako erreportaje txukunarengatik.