Dibortzio eta tratu onez hitzaldia Guraso Eskolan

Dibortzio eta tratu onez hitzaldia Guraso Eskolan

José Luis Gonzalo psikologo klinikoak hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, hilak 16, 19:00etan Guraso Eskolan. Bertan, gurasoen dibortzioa tratu onekin gertatzeak seme-alaben osasun eta garapenean duen garrantziaz hitz egingo dugu. Horretarako bost gakoak aurkeztuko ditugu.

José Luis Gonzalok "Cuando mi corazón calma (Una alianza para un divorcio de los padres con buenos tratos)" liburuaren egilea da, baita "Nire bihotzak dardara egiten duenean" umeentzako ipuinarena ere.

Parte hartzeko esteka honetako erregistro orria bete behar da. Gehienez 100 pertsona erregistratu ahal izango dira. Kopuru hori gaindituko balitz, lehen ehun eskaera bakarrik onartuko lirateke.

    Esteka honetan Guraso Eskolako aurreko edizioetako 84 hitzaldiren laburpenak irakur ditzakezu.
    Beste esteka honetan aurtengo Guraso Eskolako egitaraua ikus dezakezu.