Gurasoentzako euskara ikastaroa

Argazkia euskara gurasoentzat

Axularreko gurasoentzako euskara ikastaroa astearte eta ostegunetan 15:15-16:45 bitartean eskaintzeko oso gertu gaude.

Izena eman ez baduzu, baina animatzen bazara, oraindik ere garaiz zaude. Horretarako, Urrats Euskaltegiko MAILAKETA PROBA bete behar duzu, aurreko estekan klik egin eta galdeketa erantzunez.

Emaitzak zuzenean URRATS euskaltegiko irakasleek jasoko dituzte eta talde homogeneo xamarra baldin badago, taldea aterako dugu.

Datuak betetzerakoan Enpresa/Ikastetxea/Erakundea atalean AXULAR idatzi beharko duzu.

Azaroaren 10a baino lehen bete mesedez galdetegia.

Lasai hartu eta dakizuen bezain ondo egin. Animo!