Hizkuntzak atzerrian ikasteko bekak

Hizkuntzak atzerrian ikasteko bekak

Eusko Jaurlaritzak "Hizkuntzak Atzerrian Ikasteko" dirulaguntzen deialdia atera du.

Bertan parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Ikaslea DBH 3-4 edo Batx 1-2n egotea.
  • Aukeratu daitezkeen hizkuntzak ikastolan lantzen ditugun atzerriko hizkuntzak dira, hau da, ingelesa eta frantsesa.
  • Aukeratzen den hizkuntzaren iazko notak gutxienez 7koa izan behar du. Bestetik, iazko bataz besteko nota + iazko aukeratutako hizkuntzaren notak 16 puntukoa izan behar du gutxienez.
  • Aukeratu daitezkeen tokiak Irlanda, Erresuma Batua eta Frantzia dira. Horietatik bat, bi edo hirurak hautatu daitezke. Bat baino gehiago badira, ordena lehenetsi behar da.

Baldintzak betetzen badituzue eta parte hartu nahi baduzue jar zaitezte Julen Otegi koordinatzailearekin harremanetan eInikaren bitartez.

Beste edozein informazio nahi izanez gero, sartu esteka honetan