Hizkuntzak atzerrian ikasteko diru-laguntzak

Hizkuntzak atzerrian ikasteko diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzak "Hizkuntzak Atzerrian Ikasteko" diru-laguntzen deialdia ireki du. Bertan parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Ikaslea DBH 3-4 edo Batxilergo 1-2n egotea.
  • Aukera daitezkeen hizkuntzak ikastolan lantzen ditugun atzerriko hizkuntzak dira, hots, ingelesa eta frantsesa.
  • Aukeratzen den hizkuntzaren iazko notak gutxienez 7koa izan behar du. Bestetik, iazko bataz besteko nota + iazko aukeratutako hizkuntzaren nota 16 puntukoa izan behar da gutxienez.
  • Hauta daitezkeen tokiak Irlanda, Erresuma Batua eta Frantzia dira. Horietatik bat, bi, edo hirurak aukera daitezke. Bat baino gehiago badira, ordena lehenetsi behar da.

Baldintzak betetzen badituzue eta parte hartu nahi baduzue, Julen Otegirekin jar zaitezte harremanetan Inikaren bitartez.

Beste edozein informazio nahi baduzue, erabili ondorengo esteka