Guraso Eskola 2.0

Webinar

Aurtengo Guraso Eskolari formatu berriko hitzaldi baten bidez hasiera emango diogu. Lehen aldiz, hitzaldia online emango dugu webinar formatuan. Azaroaren 22an, osteguna, 15:30ean Orientatic-eko pedagogoa den Mertxe Gordillok ikastolako Facebook orrian zuzenean "Chromebook-a badaukagu, eta orain?" izenburuko hitzaldia eskainiko du.

Hitzaldiak hiru atal izango ditu:

  1. Ba al dakizu nola erabili zure Chromebook-a? Ba al dakizu berarekin zer egin dezakezun eta zer ez? (ikasleei zuzendua)
  2. Zergatik Chromebook-a? Zertarako erabiltzen dute? Zer egin dezakete eta zer ez Chromebook-ekin? Zer deskargatu dezakete? Nolako pribatutasun daukate? (gurasoei zuzendua)
  3. Zalantzak

Hitzaldia jarraitzea eta parte hartzea oso erraza da, ikastolako Facebook-arekin konektatu behar da, besterik ez (https://www.2343ec78a04c6ea9d80806345d31fd78-gdprlock/axularlizeoake/).

Ekitaldia familien gustukoa bada eta jarraipen ona badauka, formatu bereko hitzaldi gehiago eskaintzeko asmoa daukagu.

Anima zaitez!