Tapoi-bilketa

Irudian bildutako tapoiak

Aurtengo iraila eta azaroa bitartean bildutako tapoi guztiak eraman ditugu FREMAPek Gros auzoan duen egoitzara. Egin dugun ekarpena handia izan da, 7 zakar-poltsa handi goraino bete baititugu Axularreko ikasle, guraso, irakasle eta langile guztioi esker.

Ohitura onak mantendu eta tapoiak gorde eta ekartzen jarraitzera animatzen zaituztegu. Keinu txiki honekin gauza handiak egin daitezke!

Mila esker parte hartzen duzuen guztioi eta segi dezagun bidea egiten!