Jolas teknologikoez hitzaldia Guraso Eskolan

Jolas teknologikoak

Zer adinarekin hasi tabletak, kontsolak edo bideo-jolasak erabiltzen? Sakelako telefonoa jolasteko utzi behar al diegu? Nola aukeratu jolasak? Umeak aukeratu behar al ditu? Gurasoek gainbegiratu behar al dute...?

Azaroaren 29an, asteazkena, 17:30ean ikastolako areto nagusian Orientatic-eko pedagogoa den Mertxe Gordillok Jolas teknologikoak. Adinari egokitutako jostailuak hitzaldia emango du.

Aholku praktikoak izango dira etapa guztietako gurasoei zuzenduak. Ohi denez, sarrera doakoa izango da.

Aurtengo Guraso Eskolako egitaraua hemen ikus dezakezu.

Aurreko urteetako hainbat hitzaldiren laburpenak esteka honetan kontsulta daitezke.