Gure portfolioa eguneratuta

Gure portfolio elektronikoaren hasiera-orria

Ikastolako portfolio elektronikoa azken bertsio egonkorrera eguneratu berri dugu. Gure portfolio elektronikoa Ikasketa-ebidentziak bildu eta kudeatzeko sistema da, besteak beste, aurrebistak, blogak, curriculum vitae eta egitasmoak  ere barne dituena.

Hori dena garatzeko 2011 urteaz geroztik kode irekiko Mahara softwarearekin lanean ari gara. Euskal Herrian Mondragon Unibertsitatea eta Tknika aplikazio berarekin ere lanean ari dira.

Mahara Zelanda Berrian sortu zen ("Mahara" maorieraz "pentsamendua" da) eta hango unibertsitate eta ikastetxe ugariz gain, Australian eta Erresuma Batuko erakunde askotan erabiltzen da.