Tapoiak biltzeko kanpaina

Argazkian tapoiak biltzeko kanpainaren ikasle arduradunak

Irailetik otsailera bitartean bildutako tapoi guztiak eraman ditugu FREMAPek Gros auzoan duen egoitzara.

Egin dugun ekarpena handia izan da, 7 zakar-poltsa handi goraino bete baititugu Axularreko ikasle, guraso, irakasle eta langile guztioi esker.

Jarrai dezagun bide beretik!