Instagram gurasoentzat hitzaldia guraso-eskolan

Instagram

Seme-alabak instagram sare sozialean ibiltzea arriskutsua al da? Zer adinarekin egin dezakete? Gurasoek kontrolatu behar al dute? Zein dira erabilpen-arauak? Seme-alaben argazkiak instagram-era igotzea komenigarria al da?

Martxoaren 14an, asteazkena, 17:30ean ikastolako areto nagusian Orientatic-eko pedagogoa den Mertxe Gordillok Instagram gurasoentzat hitzaldia emango du.

Gurasoei zuzendutako aholku praktikoak izango dira. Ohi denez, sarrera doakoa izango da.

Aurtengo Guraso Eskolako egitaraua hemen ikus dezakezu.

Aurreko urteetako hainbat hitzaldiren laburpenak esteka honetan kontsulta daitezke.