Baratze pedagogikoa

Baratzearen argazki batzuk

Axular Lizeoko baratze pedagogikoa martxan jartzera goaz laster. Horretarako zure laguntza behar dugu.

  • Baratzeko tresneriarik ba al duzu?
  • Guri uzteko prest egongo al zinateke?
  • Baratzeko lanak ezagutzen dituzu eta laguntza emateko prest al zaude?

Hala bada, gerturatu apirilaren 19an ikastolako areto nagusian 17:30ean egingo dugun bilerara, bertan xehetasunez azalduko baitizkizugu proiektu berri honen nondik norakoak. Zure zain izango gara.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Excavaciones Imanol Lasa S.L. enpresari proiektu hau martxan jartzeko bere lankidetzagatik.