Geroa Zugan Berriaren kanpaina

Kanpainaren logotipoa

Ikastolen Elkarteak bat egin du BERRIA egunkariaren 'GEROA ZUGAN' kanpainarekin, eta konpromisoa adierazi bere jardun eremuan BERRIAlagunak egiten laguntzeko.

BERRIArekin egindako akordio honen bitartez, Ikastolen Elkartearen sarearen parte garen guztiok aukera izango dugu bi hilabetez BERRIA lagun Harpidedunak izateko, DOAN, horrek dakartzan abantaila guztiekin:

  • Bi hilabetez, BERRIA egunkaria etxean edo kioskoan jasoko duzue asteburuetan, DOAN.
  • Astegunetan ere egunkaria eskura izango dugu PDF formatuan, nahi dugun euskarritatik irakurtzeko.
  • Zerbitzu esklusiboak izango ditugu berria.eus-en eta BERRIA aplikazioan.
  • Opari eta sarreren zozketetan parte hartu ahal izango dugu astero; gonbidapen esklusiboak jaso, eta deskontu zuzenak izango ditugu komertzio eta aisialdiko zerbitzuetan.

Eskaintzaz baliatzeko, pausu hauek eman besterik ez duzu::

  • Sar zaitez webgune honetan:  www.berria.eus/geroazuganeskaintza
  • Jar ezazu sustapen kode hau: IKASELKGZ151
  • Osa ezazu eskaera zure datu pertsonalekin.
  • BERRIAko Bezero Arretako kide bat zurekin harremanetan jarriko da egunkaria nola helarazi zehazteko.

Izan zaitez BERRIAlaguna, eta gozatu abantailez!