“Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?” tailerra Guraso Eskolan

“Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?” tailerra Guraso Eskolan

Sexualitatea guztion dimentsio garrantzitsu bat da, eragina du gure buruarekin dugun harremanean, baita gure kideengan eta testuinguruan ere. Horregatik, ezinbestekoa da haurtzaro eta nerabezaroan oinarri sendoak lantzea plazerean, errespetuan eta ongizatean oinarritutako sexualitatea garatzeko.

Haurtzaro eta nerabezaroan sexualitatearen eraikuntza nola ematen den aztertzeko eta familiek betetzen duten sexu-heziketarako gakoak eskaintzeko helburuarekin, Eider Goiburu psikologa eta sexu-hezitzaileak, “Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?” tailerra eskainiko du Guraso Eskolan.

Tailerra datorren otsailaren 9an arratsaldeko 17:00tan izango da ikastolako Areto Nagusian eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Euskaraz izango da.

Tailerrean parte hartu nahi baduzu bete inprimaki hau, mesedez.

Azken urteotako hitzaldien laburpenak hemen kontsulta ditzakezu.