Ingurumen batzordeak aurten ere ikastolak Kutxa Ekogunearen Berde-Berdea ekimenean parte hartuko duela jakinarazten digu.
Proiektu honek Gipuzkoako gazteek ingurumena ezagutaraztea, harekiko errespetua sustatzea eta haren aldeko ekintzaile bihurtzea du helburu. Berde-berdeak gizartea kontzientziaziotik ekintzara igaro dadin beharrezko diren tresnak eskaintzen ditu eta paisaia eta natura, energia eta klima-aldaketa, hizkuntza eta kultura aniztasuna, kontsumo eta ohitura jasangarriak, landa garapena eta nekazaritza ekologikoa bezalako arloak lantzen ditu. Beraz, ekimenak zuzenean bat egiten du gure Eskola Agenda 21 proiektuko aurtengo elikadura jasangarriaren gaiarekin.
Aurten DBH 1eko ikasleek parte hartuko dute Pili Merino eta Xabier Insausti natur zientzietako ikasleen gidaritzapean.