Elikadura jasangarria

Aurtengo ingurumeneko EA21eko gaia elikadura jasangarria da. Hori dela-eta, ikastolako batxiler 2ko ikasleek irteera burutu dute EUSKO LABEL inguruko hainbat enpresa ezagutzeko.

Lehenik, Zaldibiko Euskaber arraultz sailkapen eta banaketa enpresan izan ziren. Instalazioak ikusi eta bertako arduraduna arraultz desberdinen produkzioaz aritu zen. Kontuan hartu beharreko araudia aztertzen aritu ziren eta argi geratu zen gaur egungo gazte ekintzaileak landa garapenera jo eta beraien oilo-haztegiak eraikitzen hasiak direla.

Ondoren, landa garapenerako Goizane zentrua bisitatu genuen. Goimeneko teknikaria den Manex Aranburuk zentru honetako filosofiaren berri eman zigun.

Bukatzeko, Idiazabalen Aranburu anaien gaztategia bisitatuz eta gazta mota desberdinen dastaketa eginez egunari amaiera eman genion.

Argazki gehiago ikusteko hemen sakatu.

Ikastolako Eskola Agenda 21 proiektuaz gehiago jakin nahi baduzu esteka honetan klik egin.