HH eta DBHko ikasleak elkarrekin

HH eta DBHko ikasleak elkarrekin

Atzoko egunean, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek eta 3, 4 eta 5 urteko ikasleek elkarketa egin zuten urtero bezala. Eguraldia dela-eta, Aiete eta Pagolako parkeetara joan beharrean, ikastolan bertan elkartu ziren eta hainbat jolas eta ekintzetan parte hartu zuten. Zoragarria izan zen adin ezberdinetako ikasleak elkarrekin jolasten ikustea. Denek primeran pasa zuten!