Axularreko Gazte Legebiltzarra

Axularreko Gazte Legebiltzarra

Zer egin dezakegu ikastolako elkarbizitza hobetzeko? Zer egin dezake ikastolak eta zer egin dezakete ikasleek egoera hobetzeko? Arauak beharrezkoak al dira? Hauek izan dira gaur goizean gure gazteek 2023ko Axularreko Gazte Legebiltzarrean jorratu dituzten gaiak.

Azken urteetan egin dugun modura, DBHko gela bakoitzetik bina ordezkarik eraman dute gelakideen hitza batzarrera eta DBH 3. mailako ikasleen laguntzaz moderatu da eztabaida. Beste guztiek geletatik jarraitu dute zuzeneko emanaldia eta parte hartzeko aukera ere izan dute.

Gazteen Legebiltzar proiektuaz gehiago jakiteko klikatu hemen.