Atzerriko ikastetxeekin dugun trukaketa-programaren barruan, Bretainiako Diwan Bro-Deger eskolako ikasleak gure artean dira.
Asteazken arratsaldean irisi ziren gure familien etxeetara eta egun hauetan DBH3.mailako ikasleen eskutik gure ingurua eta ohiturak ezagutzen ari dira. Atzoko egunean Donostiako erdigunea eta Alde Zaharra bisitatu ondoren, euskal kultura eta tradizioen inguruko aurkezpen bat jaso zuten. Eguna amaitzeko, herri kirolen saio batean parte hartu zuten. Primeran ibili ziren!