Holandan astebete egon ostean gure DBH4. mailako ikasleak ikasketa esanguratsuz beteta bueltatu dira. Ikastolako hizkuntza-proiektuaren barruko trukaketa-programa dela-eta, gure ikasleak Amsterdam, Neeltje- Jans uhartea eta Rotterdam bezalako hiriak ezagutu dituzte, besteak beste. Ekintzez betetako astea izan da (errotak zein dikeak bisitatu dituzte, eskola berria ezagutu dute, Amsterdameko kanala txalupaz zeharkatu dute…) eta primeran pasa dute. Esperientzia aparta izan da!