Bilboko Zientzia Azokan

Batxilergoko ikasleak diren Naroa Aztiria, Santi Carneiro, Andoni Ezeiza eta Danel Olaberrik Elhuyarrek Bilboko Barria Plazan antolatutako Zientzia Azokan parte hartu dute. Maiatzaren 24an, larunbata, Elkartu plataforman Overclock Axular taldeko eta DBH 3ko ikasleen laguntzaz garatu duten lana erakusteko aukera izan dute, hori dena Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleen gidaritzapean.

Irudian Naroa, Santi, Andoni eta Danel ikus ditzakegu partaidetzaren agiria jasotzen.