Gure ikasleek MoodleMoot Euskadi kongresuan ponentzia aurkeztu dute

argazkia moodlemoot euskadi 2014

Bigarren Hezkuntzako lau ikaslek (Naroa Aztiria, Isabel Ezeiza, Jon Egurretxea eta Andoni Ezeiza), Pili Merino eta Josetxo Sánchez irakasleekin batera, MoodleMoot Euskadi 2014 kongresuan ponentzia aurkeztu dute.

Kongresu horretan Moodle inguruan lanean ari diren 100 software garatzaile eta irakasle baino gehiagok parte hartu dute. Moodle software askeko hezkuntza-plataforma da, gure ikasgela birtualean erabiltzen duguna.

Overclock Axular Taldeko ikasleek Moodle-ren bidez kasleek Elkartu ataria (http://elkartu.axular.org) nola sortu duten azaldu dute. Elkartuk pertsona nagusien eguneroko arazoei soluziobide teknologikoak eskaintzeko asmoa duen plataforma da,  Matia Fundazioa, Ingema, DYA, Nagusilan, Donostia sustapena eta Gasteizko Udaleko Adinekoen Zerbitzuaren laguntza duena . Elkartu plataforma ikasleek beraiek diseinatu eta mantentzen dute.

Xabier Insausti eta Juan Ezeiza irakasleek beste ponentzia bat eskaini zuten MoodleMoot-en Mahara eta Moodle software askeko plataformak trukaketetan erabiltzen daukaten esperientziaz. Azken hiru urteotan bi plataforma horiek DBH 4. mailako ikasleek Roselloneko Lycée Agricole Federico García Lorca eskolarekin burutzen duten trukaketan erabiltzen ari dira. Trukaketa horrek 2011. urtean Piriniotako Lan Elkartearen gaztediaren saria jaso zuen.