Axular Ingurugelak-en 25. urteurrenean

Axular Ingurugelak-en 25. urteurrenean

Ingurugelak izeneko ingurumenarekiko hezkuntza-ikastegien ekarpenak 25 urte bete dituenez, Eskola Agenda 2eko ezartze sendoa lortu duela ospatzeko Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi Donostiako Kursaal jauregian egin den ekitaldian izan dira.

Ekitaldi horretan Euskal Autonomia Erkidegoko laurehun ikasle, irakasle eta guraso ere izan dira. Haien artean Axularreko ikasleak diren Enrique Estefania eta Julen Agirre, gurasoa den Olatz Linacisoro eta Xabier Insausti irakaslea izan dira.

Saria, guztira, 90 ikastetxek jaso dute. Axularrek duela 4 urte jaso zuen eskola jasangarriaren zigilu ofiziala. Harez geroztik, IRAES sarean gaude, kalitate-antolamendu eta -hezkuntzaren eredua osatzen dugu, eta gure esperientzia sareko beste ikastetxeenarekin batera erreferentzia da bai EAEko gainerako zentroetarako bai hezkuntzako nazioarteko foroetarako ere.

Argazki gehiago hemen ikus ditzakezu.

Albistea eta bideoa ikusteko, bisitatu Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea.