IKI MILIKILI KLIK! musikala Donostian

Argazkiak Iki milikili klik!

Heldu den Azaroaren 28an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian IKI MILIKILI KLIK! musikala ikusgarri izango da.

Proiektu honetan, Iruñeako Jaso Ikastolako 53 ikaslek parte hartzen dute, zuzeneko musika, kantak, akrobaziak eta antzerkia ordu bat eta 15 minutuko euskararen aldeko ikuskizun batetan uztartuz.

Jaso ikastolako lagunek Axularreko familia guztiak emanaldira gonbidatzen dituzte, edozein adineko haur eta gazteentzako zuzendua baitago ekitaldia.

Hona hemen datu orokorrak:
 
Izenburua: IKI MILIKILI KLIK! -Musikala-
Data: Azaroak 28
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Ordua eta prezioa
 
Goizez 11:00. 5€ (Ikastolentzako prezio berezia)
Arratsaldez: 18:00. 10€. (Publiko orokorrari zuzendua)
 
Hona hemen musikala osorik ikusteko aukera Youtuben:
https://www.14dd5266c70789bdc806364df4586335-gdprlock/watch?v=FWKkM-6d_KU
 
Musikalaren trailerra (02:00) ikusi nahi izanez gero...
https://www.14dd5266c70789bdc806364df4586335-gdprlock/watch?v=GzKZMiI1-50
 
Anima zaitezte merezi du-eta!