Gero Axular Dantza Taldeak 20. urteurreneko ospakizunekin jarraitzen du. Larunbat honetan, urriaren 19an, arratsaldeko 19:30ean, 20 urte hauetan sortutako koreografia esanguratsuenak eskainiko ditu Victoria Eugenia Antzokian.
Victoria Eugeniara hurbiltzen direnek Gero Axularren jantziez, musikaz eta dantzaz gozatu ahal izango dute, baita bi hamarkada hauetan elkarlanean aritu diren musikariez eta Easo Eskolaniaren kolaborazio bereziaz ere.
20 urte igaro dira Axular Lizeoako guraso talde batek Gero Axular Kultur Taldea sortu zuenetik. Hain zuzen ere, 2004ko ekainaren 28an sinatu zen taldea eratzeko akta, eta orduz geroztik euskal tradizioa bultzatzen aritu da, ilusio, inplikazio eta ahalegin handiz, eta dagoeneko 600 dantzari inguruk dantzatu dituzte taldearen dantzak antzoki eta plazetan.
Victoria Eugenia Antzokiko ikuskizunaz gozatzera animatzen zaitugu. Sarrerak agortzear daude; zurea lortu nahi baduzu, sakatu esteka honetan .