Osasun Mentalen Nazioarteko Eguna

Osasun Mentalen Nazioarteko Eguna

Gaur, urriak 10, Osasun Mentalen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan eta ikastolak honekin bat datozen ekintzak, hitzaldiak zein ekimenak eraman ditu aurrera. 2030. urterako patologia hauek desgaitasunaren lehen kausetariko bat izango direla uste da. Hortaz, herritarren osasun mentala zaintzearen garrantzia eta beharra agerikoa dela iruditzen zaigu.

Osasun Mentaleko Arazoak dituzten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak (AGIFES) urriaren 14an ospatuko du urteko jardunaldia “Pertsonalitate Nahasmendua. Tratamenduan aurrerapenak” hitzaldiarekin. Sarrera librea denez, interesa duten familiek parte hartu ahal izango dute.

Dokumentu honetan kartela aurki dezakezu.