Gurasoentzako app berria

Argazkia app-a sakelako telefono batean

Inika gurasoentzako mugikorrerako app berria martxan da. Aplikazio horri esker, mugikorretik ikastetxeko informazio esanguratsuena eskura izango duzue, hala nola, ebaluazioko notak, irakasleen anotazioak, hutsegiteak… 15/16 ikasturtean zehar edukiz betetzen joango da.

Aplikazioa ANDROID eta iOS-entzat prestatuta dago eta Google Play eta App Store-tik deskargatu ahal izango duzue.

APP-aren BERTSIOAK:

Pro: Ordaindutako bertsioan ikasturte osoan aplikazioa bere osotasunean erabili ahal izango duzue.

Doakoa: Irailetik abendura bitartean aplikazioa bere osotasunean erabili ahal izango duzue. Urtarriletik aurrera abisuak eta alertak jasoko dituzue mugikorrean eta eInikako webgunean sartu beharko duzue informazioa osotasunean ikusteko.

Urtarrilean Pro bertsioarekin jarraitu nahi izango bazenute, app-a zuzenean ordaindu ordez, Ikastolak kudeatuko luke ordainketa Inika enpresarekin.

Aurrerago zehaztasun gehiago emango zaizkizue.

Axular Lizeoko IKT taldea