Atzerrian hizkuntzak ikasteko dirulaguntza

Irudia bekak atzerrian

Atzerrian hizkuntzako ikastaroak egiteko plazak - 2016ko uda

Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Irlandan, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza, udan. Plaza horiek deitzen dira, EAEko funts publikoz sostengatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat.

 Arautegia

 Egutegia

  • EHAA argitaratzea: 2015eko urriaren 22an

  • Aurre-eskabidea betetzea: 2015eko urriaren 23tik azaroaren 11ra arte, biak barne

  • Aurre-eskabideak aurkeztea: ikastetxean, 2015eko azaroaren 12an, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen

  • Eskabideak aurkezteko lekua eta epeak: 2015eko azaroaren 23ra azken eguna izango da, herritarrei arreta emateko – Zuzenean bulegoetan edo Hezkuntzako lurralde ordezkaritzetan. Beste aukera bat izango da haiek aurkeztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluak adierazten dituen lekuetan edota Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak zehazten dituen erregistroetan

  • Zerrenda alfabetikoa argitaratzea: 2015eko abenduaren 17an

Xehetasun guztiak dokumentu honetan