Mintzalagunak euskaraz

Hitz eta Pitz ekimenaren logotipoa

Datorren astelehenean, azaroak 2, arratsaldeko 17:15etan gurasoen artean aurrera eramateko Hitz eta Pitz ekimenaren aurkezpena egingo dugu ikastolako areto nagusian.

Euskaraz ondo hitz egiten baduzu edota, pixka bat jakinda, hobetu nahi baduzu, denon artean elkar lagundu eta mintzalagunak egiteko aukera paregabea da.

Bilerak 30 minutu iraungo du eta seme-alabekin lasai etor zaitezkete.

Anima zaitezte!

 

Axularreko Euskaraz Bizi Taldea