Ospakizun garaia da!

Ospakizun garaia da!

Euskaliteko ebaluatzaile taldeak azken hilabeteetan egindako lana ikuskatu ondoren, Axular Lizeoak “Zilarrezko A saria, maila aurreratuan” eskuratu du, ikastolan dugun kudeaketa sistema sarituz. Sari-banaketa abenduaren 14an Donostiako Kursaalean izango da, kudeaketa aurreratuaren euskal sarien emanaldian.

Euskalit euskal erakunde eta administrazioen kudeaketa aurreraturako mobilizazioan bideratzailea den erreferentziazko entitatea da eta Euskadi mundu-mailan kudeaketa arloan ezaguna egitea ahalbideratzen du.

2004an Zilarrezko Q saria, 2008an Urrezko Q saria, 3K saria eta beste lorpen batzuk eskuratu ondoren, oraingoan errekonozimendu berri hau ospatzea dagokigu, gure profesionalek kudeaketa-estilo moderno, eguneratu eta berritzailea diseinatuz, garatuz eta hedatuz egunero erakusten duten ahalegina eta inplikazioa indartzen eta balioesten duena.

Eskerrik asko egunero posible egiten duzuen guztioi!

 

#AxularStyle 

#AKAS