Axular Lizeoa, Ausolan Fundazioa , Ausolan Taldea , Gipuzkoako Elikagaien Bankua , Basque Culinary Center eta GOe Tech Center elkartu gara “Zero Xahuketa” proiektua garatzeko.
Proiektuaren helburua jantokian sortzen diren soberakinen kudeaketa hobetzea da, haien berrerabilpena eta aprobetxamendu arduratsua sustatuz, Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren bidez beste erabilera solidario bat emanez.
Horrela, jangelan sortzen diren soberakinak murriztea gure helburua izan arren, egunero sortzen diren soberakin hauek Irungo Siervas de Jesús eta Lasarteko Brigiden Comentura eramaten ditugu, beharra duten perstonen artean banatzeko.
Ekimen honek jasangarritasuna, hezkuntza eta gizarte-konpromisoa uztartzen ditu modu berritzailean.
Bideo honetan, proiektuaren xehetasun gehiago ikusiko dituzu.
Guztion artean etorkizun jasangarriagoa eraikiko dugu!