Donostiako Aquariumen maiatzaren 28an ospatutako ekitaldi batean Matiazaleak Matia Fundazioak bultzatzen duen boluntariotzaren promozio-ekimena ezagutarazi zen. Ekitaldian, besteak beste, Miguel Ángel Segurak eta Mari Carmen Garmendiak, Matia Fundazioko Patronatuaren presidente eta presindete-ordea hurrenez hurren, eta Mariasun Landa idazle eta irakasleak parte hartu zuten.
Matiazaleak ekimena aurkezteaz gain, Matia Fundazioak boluntarioen lana aitortu nahi izan zuen, beraiekin lan eskuzabala egiten ari diren pertsona eta erakunde batzuen bitartez. Aitortza horietako bat Axular Lizeoarentzat izan zen, 1997. urteaz geroztik belaunaldien arteko boluntariotza programa garatzen ari baikara. Programatik honez gero batxilergoko 500 ikasle boluntario baino gehiago pasa dira. Aitortza programaren arduraduna den Juan Ezeiza irakasleak jaso zuen.
Axular Lizeoaren hezkuntza komunitatearen izenean Matia Fundazioari eskertu nahi diogu azken 18 urteotan gure gazteak baloretan hezten laguntzeagatik. Urte askotan horrela jarraitzea eta eredua zabaltzea espero dugu.
Belaunaldien arteko gure boluntariotza-proiektuaz gehiago jakiteko sakatu hemen.