DBH eta Batxilergoko ikasleek osatutako eta Pili Merino eta Josetxo Sánchez irakasleek zuzendutako Overclock Axular taldeak lehen saria lortu du FECYT (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) erakundeak Alcobendaseko MUNCYTen (Museo Nacional de Ciencia y Tecnología) antolatu duen Finde Científico erakusketan.
Overclock Axular estatu osoko beste 34 ikastetxetako taldekin batera aukeratua izan zen Finde Científico erakusketan parte hartzeko. Epaileek Overclock Axular taldearen proiektu zientifikoaren kalitatea saritu dute 2500 euroko lehen saria emanez.
Album honetan ekitaldiaren argazki batzuk ikus ditzakezu.
Zorionak Overclock-eko kideei!
Overclock Axular taldeaz gehiago jakiteko, bisita ezazu bere bloga