Gabonetako marrazketa-lehiaketa

Marrazketa-lehiketaren kartela

Axular Lizeoko Eskola Agenda 21eko batzordetik hiria jasangarria gaia jorratzeko zuen seme alabek honako marrazki lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditugu.

Dbusek eta SAN MARTIN AZOKAK  haurren marrazketa lehiaketaren bederatzigarren edizioa antolatu dute: Dbus eta Gabonak.
Edizio berri honetan, parte hartzaileen irudimena eta marrazkien kalitatea bultzatu nahi dira. Lehiaketa honek haurrak hirietan garraio publikoa erabiltzearen garrantziaz ohartarazi nahi ditu, hauen irudimena sustatzearekin batera. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.

Lehiaketaren oinarriak
•Parte hartzailea 12 urte arteko edozein haur izan daiteke, gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarr: autobusarekin erlazionatutako gabonen inguruko ideia bat marraztea.
•Marrazkiak FNAC-eko erakusmahaian utziko dira (SAN MARTIN AZOKA) edo Dbusen bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta parte hartzailearen datuak idatzibeharko dira atzealdean:
Izen abizenak / Adina / Jaiotze data / Helbidea / Harremanetarako telefonoa. EZINBESTEKOA IZANGO DA datu guztiak jartzea.
•Marrazkiak jasotzeko data muga 2015eko azaroaren 20a izango da.

•Bi maila egongo dira:

A maila: 8 urte bitarteko haurrak. 2007. urtean edo ondoren jaioak.
B maila: 9 urtetik 12 urte bitartera. 2003, 2004, 2005 edo 2006. urtean jaiotakoek parte hartu dezakete.

Sariak: Dbusek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena.

-Lehen saria: 2016ko 6 hilabeteetan zehar Dbus-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS bat.
-Bigarren saria: 2016ko 3 hilabeteetan zehar Dbus-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera bat.
-Hirugarren saria: 2016ko 3 hilabeteetan zehar Dbus-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu sorta bat.
-Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.


•Marrazki finalistak DBUSen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbus eta SAN MARTIN AZOKAren webguneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.

Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 19an, larunbata, goizeko 12:00etan egingo da SAN MARTIN AZOKAN, FNACen aretoan.

Lehiaketaren oinarriak kontsulta itzazu: www.dbus.eus eta www.msanmartin.es-en

Axular Lizeoko ingurumen batzordea