Axularreko ikaslea den Naroa Ibarrak Gipuzkoako nota onena lortu du hautaprobetan. Naroak 9,57 izan du, 13,77 azterketa espezifikoak kontuan harturik. Emaitz horiekin ez du inolako arazorik izango aukeratu duen biokimika ikasteko.
Ohorezko matrikula eskuratu duen ikasle bikain honek ongi merezitako atsedenaz gozatzen ari da bere promoziokideekin, Mallorcan ikasketa-bidaian baitago.
Zorionak, Naroa, eta zorte on unibertsitate-ikasketetan!