Komiki-lehiaketan sarituak

Argazkian hiru ikasle sarituak ekitaldiko aurkezleekin

DBH 2ko ikasleak diren Iraia Beain, Ane Eguren eta Aimar Perezek Euskararen Etxeak antolatu duen "Smartphonen erabilera eta Euskara" komiki-lehikaetaren 5. edizioko 1. kategoriako bigarren saria eskuratu dute.

Lehiaketara 1720 komiki aurkeztu dira eta Iraia, Ane eta Aimarrena 12 sarituen artean dago.

Zorionak!