Kultura ondarea

Argazkian sarituak lehendakariarekin

Ekainaren 14an Gasteizko lehendakaritzan Kultura Ondarea sarien banaketa izan zen. Aurtengo bideo sarituak Floreaga ikastetxe, Lauaxeta Ikastola eta OIanguren BHIko ikasleenak izan dira. Saria Irlandara bidaia izango da. Zorionak!

Agiriak Iñigo Urkullu lehendakariak eta Joxean Muñoz kultura sailburuordeak banatu zituzten.

Duela bi urte Aitana Agirre, Maider Bernal, Isabel Ezeiza eta Ane Udakiola ikasleek saria bideo honekin lortu zutenez, Juan Ezeiza irakasle eta Aitor Uriondo zuzendariarekin batera edizio honetako sari-banaketan gonbidatuak izan ziren.