Hezkuntza

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Batxilergoko bilerak

Kurtsoan gutxienez bilera orokor bat egingo da urriaren 9an 15:30ean Batxilergo 1ekoa ikasgelan eta 2koa areto nagusian.

Bilera orokor horrez gain, ikasturtean tutorearekin gutxienez bi bilera pertsonal egingo dira. Tutoreek beraiek gurasoei deituko diete. Hala ere, lehenago harremanetan jarri nahi izanez gero, tutoreen atalean beren helbide elektronikoak aurkituko dituzu.

Tutoreek beharra ikusiko balute, kurtsoko bigarren bilera orokorrera deituko lukete.

Unibertsitatera sartzeko gida