Tamalez, oraindik ere ugari dira beren sexualitatea eta genero-nortasuna ezkutatzera behartuta sentitzen diren pertsonak. Gure gizartearen sektore batzuen aurreiritziak, ezjakintasuna, kultura falta eta intolerantzia estigmatizazioaren bultzatzaileak izaten dira. Hori dela-eta, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna isiltasuna urratzeko eta nork bere nortasuna bakean eta askatasunez bizitzeko deia da.
Axular Lizeoan jakin badakigu heziketa ezinbestekoa dela gaitz honi aurre egitearren. Horregatik, gaiari sexu-heziketako curriculumean heltzeaz gain, era guztietako jazarpena aurreikusteko KiVa programa inplementatzen dugu eta aitzindariak izan ginen europar dirulaguntzaz sustatutako Erasmus Plus LeGoP proiektuan 2014 eta 2016 urteen artean parte hartuz. LeGoP proiektuan, besteak beste, homofobia, transfobia eta bifobia aurreikusteko irakasleentzako ikastaroa garatu genuen Holandako GALE elkarte (The Global Alliance for LGBT Education), Bari-ko (Italia) Salvemini Institutu eta Elpendu partzuergo, eta Gureak Taldearekin.
- Sexu-heziketako gure proiektua ezagutzeko klikatu hemen.
- Esteka honetan KiVa proiektuaz informazioa aurkituko duzu.
- LeGoP proiektu europarraz gehiago jakiteko, sakatu hemen.