Kilometroak 2022

Kilometroak 2022

Igande honetan, urriaren 2an, Kilometroak 2022 ospatuko da Ibarran, Uzturpe ikastolak antolatuta. “Irribarra” lelopean, Gipuzkoako ikastolen festak irribarreak ikusezin izan diren garaietan hauen balioa azpimarratzea du helburu. Bertan milaka lagun bilduko dira sormen lanetan, jolas eta joko berriak ikasiz, bertako gastronomia dastatuz eta euskal musikaren ibilbide oparoaz gozatuz.

Ekitaldi nagusienak lau alorretan antolatuko dira:

  • Euskal musika ibilbidea (Xsakara, Xiberoots eta Go!azen taldeak, besteak beste)
  • Gastronomia (Eusko Label pintxoak, herri bazkaria, taloak…)
  • Jolas eta jokoak (tailerrak, eskalada, erakusketak…)
  • Sormena (hitzaldiak, dantza-emanaldiak, zirkua…)

Sar zaitezte Kilometroak 2022 webgunean eta jarraitu bertako argibideak.

Anima zaitezte!