Axular Lizeoa guraso eta euskaltzale askori esker sortu zen euskara bera ere debekatuta zegoen garai batean. Euskal kulturan sakonki sustraiturik eta Europako eta munduko kultur aniztasunera irekia, Axular ikastola akonfesional eta plurala da. Horiexek dira gure nortasun ezaugarriak, eleaniztasun, baloreen heziketa, teknologia berriak, kirola, orientazio pertsonalizatua eta 2-18 urteen arteko zerbitzu integralarekin batera. Hona hemen gure mugarri batzuk:
2022 |
STEAM Euskadi ziurtagiria berritu genuen. Zilarrezko A saria, maila aurreratuan eskuratzen dugu Euskalit-en eskutik. Pedro Axular KKE eta Axular Lizeoko Eskola Kirolak Euskalit-en 3K diploma jasotzen dugu. UNICEF-ek Axular Lizeoa Haurren Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntzan Ikastetxe Erreferentea izendatzen du. |
2021 |
STEAM Euskadi ziurtagiria lortu genuen. Gure espaloi jasangarria eraikitzen dugu. |
2020 |
Eusko Jaurlaritzak Jasangarritasun Agiria berritu zigun. |
2019 |
Komunikazio digitalari Diario Vasco sarietan Axular Lizeoa finalista izan zen hezkuntza-kategorian. |
2018 |
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Axular Lizeoa IKTn heldutasun-maila AURRERATUA duen ikastetxea dela ziurtatu zuen. Axular Cansat Taldeak diseinatutako satelite txikiak Estatuko finaleko lehen saria lortu ondoren, Azoreetan ospatutako Europako finalerako sailkatu eta hirugarren sari absolutua lortu zuen. DBH eta Batxilergoko 2. solairuaren berrikuntza arkitektonikoa egin zen. |
2017 |
Euskalitek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, antolatutako Kudeaketa Jardunbide Egokien XIV Topaketan "Sagoi, sare sozial hezitzailea" gure ponentziak publikoaren saria merezi izan zuen. |
2016 |
2014-15 ikasturtean hasi genuen LeGoP (Learning Good Practices in European Countries) Erasmus Plus proiektu europarra burutu genuen Holanda eta Italiako bi ikastetxe, gizarte-kooperatiba eta elkarte batekin eta Euskal Herriko gizarte-kooperatiba batekin. Ondorioz, homofobia eskolan aurreikusteko ikastaro-birtual bat, aniztasunari eskolan erantzuteko tresna-multzo bat eta curriculum bat garatu genituen, denak euskaraz, gazteleraz, ingelesez, italieraz eta holandesez. |
2015 |
Eusko Jaurlaritzak Sargoi gizarte-sarea martxan jarri zen, LH 6. mailako ikasleek irabazita Gazte Irekia lehiaketaren ondorioz. Axular pilotua zen. Eusko Jaurlaritzak Jasangarritasun Agiria berritu zigun. Overclock Axular robotika taldearen Saskinect proiektuak FECYT (Fundación Española para la Ciencia y Tecnología) erakundeak antolatzen duen Finde Científico erakusketan lehen saria lortu zuen Alcobendasen. Axularreko belaunaldien arteko boluntariotza-proiektuari Matiazaleak aitortza eman zion Matia Fundazioak. |
2014 |
Evaos aplikazio-birtualizatzailea ezarri genuen. WiFi sistema instalatu genuen ikastola osoan. Teknologia berrien ikerketarako gela ireki genuen. |
2013 |
Smile izeneko kalitate-kudeaketa aurreratuko online sistema ezarri genuen. Dokumentu-kudeaketa zuhaitza, EKKS, aztertu eta EKKS 2.0 sortu genuen. |
2012 |
Sofware askeaz egindako web ingurune berria sortu genuen. Ikastolako Overclock Axular robotika taldeak Itailiako First Lego League-ren txapelketa irabazi zuen Riva del Garda-n (Trentino). Gurasoentzako web bidezko informazio akademikoko zerbitzua ireki genuen. |
2011 |
Eusko Jaurlaritzak Jasangarritasun Agiria eman zigun. Pirinioetako Lan Komunitateak (CTP) Rusilloneko eskola batekin batera garatzen ari garen ingurumenari buruzko elkarlan-proiektua saritu zuen. Bigarren Hezkuntzako hamar ikaslek osaturiko gure errobotika taldea, Overclock Axular, berriro ere First Lego League txapelketako Delft-en (Herbehereak) ospaturiko Europako finalera iritsi zen, eta bere proiektu zientifikoa laugarren postuan sailkatu zen. Portfolio elektroniko hezitzailea ezarri genuen. |
2010 |
Bigarren Hezkuntzako ikaslek osaturiko gure errobotika taldeak, Overclock Axular, First Lego League txapelketako Instanbulen ospaturiko Europako finalera iritsi zen lehen talde euskalduna izan zen. |
2008 |
Kalitateko EFQM Euskal Sarietara gure memoria aurkezten dugu eta Euskaliteko ebaluatzaileek Urrezko Q izeneko saria eman zioten. |
2007 |
2007 Euskalitek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, antolatutako Kudeaketa Jardunbide Egokien IV Topaketan 2007. urteko berrikuntza-praktika onenaren saria lortu genuen "Ikastola Birtual Irekia" aurkezpenarekin (albistea ikusi). |
2005 |
Euskalitek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, antolatutako Kudeaketa Jardunbide Egokien II Topaketan 2005. urteko praktika onenaren saria lortu genuen "Web ataria: pedagogia- eta komunikazio-tresna" aurkezpenarekin. Topaketa horietan 400 Klubeko partaideek, hau da, zilarrezko edo urrezko Q agiria duten era guztietako enpresek parte hartu zuten. Ikasgela Birtuala martxan jarri genuen Internetek dituen pedagogia-posibilitateak aprobetxatzeko asmoz. |
2004 |
Kalitateko EFQM Euskal Sarietara gure memoria aurkezten dugu eta Euskaliteko ebaluatzaileek Zilarrezko Q izeneko saria eman zioten. Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak Hezkuntzaren Kalitateari Ohorezko Aipamena eman zigun. |
2003 |
Kooperatibaren eite juridikoa hartu genuen. Estatutuak behealdeko estekan daude. Webgune dinamikoa martxan jarri zen. Axularreko belaunaldien arteko boluntariotza-proiektuak Euskal Herriko Geriatria eta Gerontologia Elkarteak antolatutako Gasteizko Zahartzaro kongresuan gizarte eremuko ponentzia onenaren saria lortu zuen. |
2002 |
Proiektu Informatikoa gauzatzen da. Euskaraz Bizi proiektua indartzen dugu. |
2001 |
Orientazio Plan berria indarrean jarri zen. |
2000 |
Eleanitz Proiektua DBHra iritsi zen. |
1998 |
Kirol zelai berriaren estaldura. |
1997 |
2 urteko gela ireki zen. Informatika munduan sarrera orokorra: Internet eta Intranet. Guraso Eskola martxan jarri zen. Matia Fundazioarekin daukagun belaunaldien arteko boluntariotza-programa martxan jarri zen. |
1996 |
EFQM kalitate ereduaz eta Euskaraz Bizirekin hasi. |
1995 |
Kirol-zelai berriak egin ziren. |
1994 |
Ikastolaren 25. urteurrena. |
1993 |
Sare pribatuko aukera hartu zen. |
1992 |
Eleaniztasun Programarekin hasi ginen. |
1991 |
UBIko Lehen Promozioa atera zen. |
1990 |
HSAOL indarrean jarri zen. |
1987 |
Eraikinaren bigarren handitzea. Batxilergoarekin hasi ginen. Donostiako Haur Danborradako Zuzendaritzaren ardura. |
1985 |
OHO Lehen Promozioa atera zen eta eraikinaren lehen handitzea. Bigarren solairua egin zen. |
1980 |
Ikastolak legeztatu ziren. |
1978 |
Axular Lizeoaren behin betiko eraikina garai batean Arostegui Baserria zegoen lekuan egin zen. OHOko 2. maila eta 8 andereño lanean. Kilometroak 78 Zubietan. |
1977 |
Etxadiko behegainekoan eta Elizan OHOko 1. maila martxan jarri zen. 6 andereño lanean ari ziren. Proiektuari Axular izena jartzen zaio Urdazubiko euskal idazlearen omenez. |
1976 |
Etxadiko behegaineko batean kokatu zen. Ordurako 3 andereño bazeuden. |
1974 |
Berriz elizara itzuli zen. |
1971 |
Hezi-Toki. Egoitza aldatu zen. |
1969 |
Ikastola sortu zen. Euskal irakaskuntza debekatuta zegoenez, katekesi moduan ezkutatu zen. 7 ikasle zeuden Gurutziaga Elizan, Aieteko parrokian. |
Hauek ere zure interesekoak izan daitezke:
Pedro Agerre Azpilikuetaren, “Axular”, biografia
"Gero" Pedro Agerreren, "Axular", obra garrantzitsuena. Dokumentua PDF formatuan jaitsi Axular Kooperatiba Elkartearen estatutuak. Dokumentua PDF formatuan jaitsi.Ikastola Aldizkaria, Ikastolen Elkartearen hilabetekeria