“Eraldaketa digitala ez da ezarritako teknologia-kopuruaren arabera neurtzen, aldatzen ditugun paradigmak eta balioengatik baizik”
Axular Lizeoak “Europako Batzordearen Hezkuntza Digitalaren Ekintza Plana (2021-2027)” hartu du eredu bezala kalitate handiko hezkuntza digitala, inklusiboa eta eskuragarria gure komunitatera hurbiltzeko.
Hau, #GEROA2030-an finkatutako helburuei aurre egiteko jarduera-esparru orokor gisa balioko du.
Planak bi lehentasun estrategiko izango ditu:
1. Errendimendu handiko hezkuntza-ekosistema digitalaren garapena sustatzea.
Horretarako, beharrezkoa da:
- Azpiegiturak, konektibitatea eta ekipo digitalak.
- Gaitasun digital eraginkorrak planifikatzea eta garatzea, antolamendu-gaitasun eguneratuak barne.
- Konpetentzia eta konfiantza digitala duten irakasleak eta hezkuntza-langileak.
- Kalitate handiko ikaskuntza-edukiak, erraz erabiltzeko tresnak eta pribatutasuna eta arau etikoak errespetatzen dituzten plataforma seguruak.
Zer egingo dugu horretarako?
- Beren eginkizunak ahalik eta ondoen bete ahal izan dezaten, langileei baliabide digital eraginkor eta egokiak ematea.
- Axular Lizeoko hezkuntza, kudeaketa eta anto-laketa erronkei erantzuteko estrategia digitalak aztertu, proposatu eta hedatzea.
- Esperientzia egiaztatua eta balioa ematen diguten kanpo eragileengana (aliatuak, hornitzaileak...) hurbilduz, erakundearen ezagutza eta ikuspegia elikatzea.
- Ikastolako kudeaketa aurreratuaren (A.K.A.S) euskarri den ingurunea eta ekosistema digitala birpentsatu eta berregituratzea.
- Gure pertsonen banakako zein taldeko behar eta erronkei erantzuteko, etengabeko kalitatezko prestakuntza eraginkorra emango zaio.
- Axular Lizeoko balio, ikusmira eta misioari behar bezala erantzuten dieten irizpideetan oinarritutako tresna edo plataforma ororen hautaketa egiteko, aditu talde batek gainbegiratu, testatu eta kontrastatuak izango dira ikasleen hezkuntza-premiei erantzun egokia emanez.
2. Eraldaketa digitalerako gaitasun eta gaitasun digitalak hobetzea.
Horretarako, beharrezkoa da:
- Txikitatik gaitasun digitalak.
- Alfabetatze digitala, desinformazioaren aurkako borroka barne.
- Informatika-hezkuntza.
- Teknologia intentsiboak ondo ezagutzea eta ulertzea, hala nola adimen artifiziala.
- Espezialista digital gehiago sortzen dituzten gaitasun digital aurreratuak, baita neska eta emakume gazteak ikasketa eta ibilbide digitaletan ordezkatuta daudela bermatuko dutenak ere.
Zer egingo du Axular Lizeoak #Geroa2030 markoaren barruan esparru horri erantzuteko?
- Hezkuntza-etapa bakoitzerako, konpetentzia eta gaitasun digitalak garatzeko ibilbidea aztertu, sakondu eta planifikatuko dugu.
- Ikasleei hurbilduko dizkizegun proposamenekiko ikuspegi kritikoa eta selektiboa izango dugu, “zertarako” aukeratzen diren zehaztuz.
- Adin bakoitzerako lor daitezkeen helburuak proposatzea, hazkunde pertsonal iraunkorra ahalbidetuko duen oinarrizko hezkuntza informatikoaren funtsezko gaiak barneratu eta ulertzeko asmo argiarekin.
- Ikasleak ikaskuntza ezezagunetara hurbiltzen dituzten esparru berri eta berritzaileekiko kezka eta jakinmina sortu eta piztea.
- Beraien gaitasun digitalak garatze aldera, ikas-leentzako inspirazio-iturri izango diren eredu inklusiboak eta berdintasunezkoak hurbiltzea.
Horregatik guztiagatik, gure ikastolako kideek, garapen pertsonaleko ibilbidean, gaitasun teknologiko-pertsonal hauek eskuratzea gure misioa izango da.
- Aldaketetara azkar egokitzea.
- Autoikaskuntza gidatua eta bideratua.
- Ingurune digitaletako lana.
- Urruneko lana.
- Marka pertsonal moldagarria.
- Sormena/Berrikuntza praktikoa.
- Arazo konplexuak konpontzea.
- Malgutasun kognitiboa.
- Komunikazioa hainbat ingurunetan.
- Denboraren kudeaketa.
- Kanal anitzeko entzute aktiboa.
- Ingurune robotizatuetan integratzea.
- Zalantzazko egoeretarako plangintza.
- Pentsamendu kritikoa.
- Adimen praktikoa.