Sektorean eta ingurune hurbilean dugun posizionamenduak prestigio-erreferente gisa jartzen gaitu egunero erantzuten saiatzen garen hainbat arlotan.
Egiazta daitekeen zerbait izanik, akuilu gisa balio digu autoexijentzia eta pasio maila sustatzen eta elikatzen jarraitzeko, eta hori da, zalantzarik gabe, daukagun sendotasunik handiena.
Atzera begiratzeak ispiluan harrotasunez islatzeko aukera ematen digu, bultzada hartzeko eta kualitatiboki hazten jarraitzeko erronka liluragarriari aurre egiteko.
Gure profesional taldeak erakusten duen proiektuarekiko motibazioak, inplikazioak eta leialtasunak elikatzen du egunero duela 50 urte hasitako ametsa.
Era berean, gure familiek seme-alaben hazkuntzan eta garapenean duten parte-hartzea eta konplizitatea balio eta sendotasun bat da, ikaskuntza ezin-hoberako ekosistema bat sortzea ahalbidetzen diguna.
Ikaskuntza komunitarioakhainbat pertsona, enpresa, unibertsitate edo bestelako erakunderekin harremanak garatzeko aukera ematen digun ingurune batekin harremanak izatera garamatza, loturak erraztuz eta ateak kanpora zabalik eduki nahi ditugun ikastola batera aukerak hurbilduz. Hori sen-dotasun handitzat jo daiteke, gure profesionalekgure ikasleei balio erantsia ematen dieten hainbat proiekturen buru izateko eta horiek zuzentzeko duten gaitasuna ikusita.
Kultura ekintzailehori gure gazte eta helduek duten ikasteko beharra elikatzen duen DNAn txerta-tuta dago, amets egiteko eta aldi berean hazteko aukera emanez.
Axular Lizeoaren indargune horiek hasitako eraldaketan bultzatu eta lagundu behar dute, eta horietan ahuleziak hauteman eta aitortu egin behar dira, gainditu, autoezagutza eta umiltasunetikabiatuta hazteko, guztiok partekatu behar baitugu, asebetetzen gaituen estilo eta eredu propioa elikatzeko.
Aurreko puntuan zehaztu ditugun oinarrizko hezkuntza-ildoei dagokienez, horietako batzuetan, Sektorean eta ingurune hurbilean dugun posizionamenduak prestigio-erreferente gisa jartzen gaitu egunero erantzuten saiatzen garen hainbat arlotan. nahiz eta hobetzeko eremu zabala izan, azken urteetan esku hartu dugu, hezkuntza-mailaren araberako ezarpen-maila desberdinarekin.
Lehenengo puntua azpimarratuko dugu ikastolaren sorreratik partekatutako helburu gisa:
- Ikastola euskalduna, bere lurraldearekin eta ingurunearekin konprometitua. Alderdi emozionalarekin bat egitea ahalbidetuko duten estrategiak sustatzen eta garatzen jarraitu behar da, hizkuntza erabiltzeko konpromisoa areagotzeko. Hizkuntza formaleko eta ez-formaleko hizkuntza-baliabideak eman behar zaizkie, eta proiektuak sortu behar dira curriculum-esparruan eta esparru horretatik kanpo, eta, gainera, eroso sentitu behar dute, beren beharretara (eguneratua) nahiz beren ingurune hurbilean sortzen diren beharretara (teknologia, pentsamendu konputazionala, sormen-proiektuak...) egokitzen den hizkuntza erabiliz.Beste hezkuntza-ildo batzuk:
- Konfiantzaren Pedagogianoinarritutako hezkuntza-komunitatea, non irakasleak ikaslea lagundu eta gidatzeko rola betetzen duen bere bizi-proiektuaren aurkikuntzan eta eraikuntzan. Hamarkada bat baino gehiago daramagu heziketa emozionaleko hainbat metodologia eta estrategia prestatzen eta aplikatzen. Ikaslearen ikuspegia aldatzea eta giro positiboa eta konfiantzazkoa sustatzea, bai ikasgeletan bai ikastolako espazioetan, landu dugunari buruzko funtsezko alderdiak dira, eta horietan azpimarratzen jarraituko dugu, gure hezkuntza-proiektuaren oinarria baitira. Horiek gabe, oso zaila da ikasleak mentorizatzea, gidatzea, beren bizi-proiektua eraikitzen laguntzea eta elkartasun-, justizia- eta inklusio-balioak sustatzea (Adimen emozionaleko estrategiak, Golden 5, Kiva, Lan kooperatiboko estrategiak, Tutoretza, Kotutoretzak, GMLP proiektua, Orientaxular, Hezkidetza-programa, Mindfulness...).
- Egiten ikasten duten, ezagutza eraikitzen duten eta erabakiak modu erreflexibo eta eraginkorrean hartzen dituztenikasle aktiboak. Ildo horri dagokionez, azken urteetan zehar izandako eragina ere garrantzitsua da ikasgeletanikaskuntza kooperatiboko estrategiak aplikatuz (IK/KI). Unitate didaktikoak berrikusi dira, ikasleek garape-nean parte-hartze aktiboagoa izan dezaten aztertzeko eta bermatzeko, eta metodologia eta baliabide berritzaileak txertatu dira aniztasunari erantzuteko, askotariko adimenen garapena bultzatuz, hala nola, Piktoidazketa, Visual Thinking, Innovamat. Gure hezkuntza-proposamenetan pentsamendu-trebetasunak esplizituki sartzea, pentsamendu eraginkorra garatzen laguntzeko (TBL).
- IKTak sartu dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak errazteko baliabide gisa, Haur Hezkuntzatik Batxilergora pentsamendu konputazionalaintegratuz. Bizikidetza-proiektubat ere garatzen dugu, kide izatearen sentimendua eta komunitatearen inplikazioa areagotzeko, hezkuntza-maila bakoitzak ongizate kolektiboan eragina duten hainbat erantzukizun bere gain hartuz. Inguruko hainbat erakunderekin elkarlanean egindako proiektuetan parte hartzen dugu, gizartearen, ingurumenaren (Agenda 21, ONCE, Emaús, Norbera, Apoyo Dravet, Aita Meni, Matia fundazioa...), sormen-proiektuen (Kantari, Book Trailer...) kontzientzia hartzea, hausnarketa eta proposamenen garapena sustatzeko. Disziplina anitzeko proiektuak garatzen ditugu, horietako batzuk oso errotuta daudelarik: First Lego Lea-gue, First Lego League Junior, Cansat, Forensic Science...
- Berdinen arteko ikaskuntza-talde malguen bidez. Ikasturte bereko ikasleak ikaskuntza kooperatiboaren bidez, ziklo berekoak tailerren bidez, proiektu txikiak (irakurketa partekatua), ziklo desberdinetakoak laguntza bidez...
- Hezkuntza formala eta ez-formala integratzen dituen hezkuntza-proiektua. Curriculumetik kanpoko jarduerek zeregin garrantzitsua dute gure ikasleen prestakuntzan, eta guztiak bat datoz gure hezkuntza-proiektuarekin. Barietate zabala dugu, eta haien interesak hartzen saiatzen gara. Kirol Proiektua eta Euskal Dantza ezinbesteko tresnak dira gure Hezkuntza Proiektuaren garapenean, hezkuntza eskaintza jarduera ugarirekin osatuz (antzerkia, xakea, musika, hizkuntzak, danborrada...).
- Arkitektura egokituaduen ikastola bat, lan dinamika berriak ahalbidetzen dituena. Ikaskuntza-espazioen diseinuaren garrantziaz jabetzen gara: espazio garbiak, kristalezkoak, malguak, erabilera komunekoak, ikaskuntza mota desberdinak errazteko. Gaur egun, azken solairuan esku-hartu da, eta DBHko bigarren mailatik Batxilergoko bigarren mailara bitarteko ikasleak eta irakasleak hartzen ditu.
- Gure ikastolako ikaskuntza-espazio guztiak berregokitzeko ildo estrategikoari jarraituz, espazio osasungarriak, ekologikoak eta iraunkorrak izatea nahi dugu, argiztapenari, akustikari, klimatizazioari, berokuntzari eta abarri dagokienez.