Aurrera eramaten ari garen eraldaketa hori ezin da Zuzendaritza Taldearen ekimenera mugatu.
Proiektua aberastuko duen hausnarketa kolektiboa bultzatu nahi dugu, komunitatearen kohesioa eta atxikimendua areagotuko duena.
Horretarako, gure ustez, ez diogu bidaia honi bakarrik aurre egin behar, eta gure ametsa elikatzen duten koalizioak, zalantzarik gabe, ezinbestekoak dira. Ezagutza, baliabideak, ikuspegi eta errealitate desberdinak ematen dizkiguten koalizioak, eta gure hazkunderako beharrezkoa den ikaskuntza-ekosistema sortzen duen lankidetza-sarea.
- Lehena eta garrantzitsuena: Hezkuntza Komunitatea. Hau da, irakasle eta irakasle ez diren langile guztiak, familiak eta Axular Lizeoko ikasleak.
- Kooperatiba arteko ekintza Anoeta, Arizmendi, Laskorain, Orio, San Fermin eta Txantxiku ikastolekin.
- Gure patronala Euskal Herriko Ikastolen Elkartea (Ikastolen Federazioa) izanik, beraiekin dugun lankidetza estua, oinarrizkoa eta estrategikoa da ikastolen mugimenduaren garapenari eta gure herrian ekarpena egiten jarraitzeko.
- 2003. urteaz geroztik familien kooperatiba gisa eratuta egonik, KoonfeKoop (Euskadiko Kooperatiben Federazioa) elkartearekin bat egin genuenez, hasiera-hasieratik ulertu ahal izan genuen mugimendu kooperatiboa aukera bikaina zela gure ikastola sortzearen ezaugarri horiek garatzen jarraitzeko.
- Gure kolektiboaren beharrei erantzuteko kezkak Euskaliteko (Kudeaketa Aurreratuaren Sustapenerako Fundazioa) Urrezko Hezkuntza Kudea-keta Aurreratu taldean parte hartzera eraman gaitu. Talde horretan, ikastolak alde batera utzita, beste hezkuntza-erakunde batzuekin intere-sak partekatzeko aukera dugu.
- Itundutako hezkuntza-erakundea izanik, Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden organo guztiak gure Hezkuntza-Proiektua garatzeko laguntzaile gisa aurkezten dira, bereziki aholkularitza, prestakuntza eta ikerketa ematen diguten Berritzeguneko ikastetxeak.
- Azkenik, eta gure aldetik estrategikotzat eta bereizgarritzat hartuta, oinarri komun bat eta eral-daketarako gogoa (pertsonala, pedagogikoa, arkitektonikoa, antolamenduzkoa eta batez ere soziala) partekatzen ditugun inguruko erakunde, enpresa eta gizarte-eragile guztiak. Horien artean, kolaboratzaileak eta partnerrak nabarmendu behar dira, haiekin harremana haratago doalako, eta balio erantsia ematen digutelako:
- Donostiako Sustapen Saila eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Lurraldeko kirol-federazioak eta -klubak.
- Orona Fundazioa, BCBL, Matia Fundazioa, Apoyo Dravet, Emaus eta beste.
- Ikor, Plastigaur, edota Miramongo parke teknologikoaren inguruan dauden enpresa guztiak, gure ikastolatik oso gertu.
Horretarako guztirako, gelditu eta elkarrekin hausnartzeko guneak eta denborak sortu behar ditugu, gure bokazioarekin eta gure ametsarekin berriz konektatzeko espazioak eta uneak, egiten ari garen bidea gozatuz.
Aldi berean, talde gisa hausnarketa kolektiboa egin behar dugu, profesionalen arteko lotura eta koordinazioa bultzatu eta taldeak indartzeko. Prozesu horretan ikasleen hitza eta parte-hartzea garrantzitsuak dira. Egunero beraientzat lan egiten dugu, eta horregatik izan behar dute abentura honetako protagonista nagusiak.